katalogok

IRUDI KORPORATIBOA

Zure enpresa, erakunde edo eragileren irudi korporatiboa sortzea. Logotipoa diseinatu eta behar diren aplikazio guztietara egokitzea. Logotipoa koloretan, zuri beltzean, tamainu handian, txikian, sloganarekin, sloganik gabe… gauza guzti hauek jorratzea da, irudi korporatiboa edo marka irudia sortzea.

DISEINU LANAK

Edozein motatako diseinu lanak. Eskuorriak, triptikoak, aldizkariak, kartelak… diseinatzen ditugu. Marka irudiarekin bat datozen diseinu erakargarriak mota guztietako formatuetan. Eskatu iezaguzu aurrekontua inongo konpromezurik gabe.

MAKETAZIO LANAK

Edozein aldizkari edo eskuorri maketatzen dugu. Aldiro argitaratzen diren edozein agerkari maketa ditzakegu: Aldizkariak, eskuorriak, astekariak… Guk diseinatua baldin bada askoz errezago eta askoz hobe.

INPRENTA ETA SERIGRAFIA

Guk diseinaturiko edozein lan guk geuk kudeatuko genuke inprentarekin. Inprenta eta serigrafia enpresa ezberdinekin elkar lanean aritzen gara eta bezeroak preferentziarik ez badu inprenta hauekin preziorik onenean kalitate goreneko inpresioak ziurtatzen ditugu.