Itxaron faborez, kargatzen ari da

MOTION GRAPHIC

Motion graphics-a animazioa baino askoz gehiago da. Mugimenduarekin komunikatzeko artea da: diseinu grafikoak bizitza hartzen du, datuak ulergarri bihurtzen dira eta markek beren ikusizko ahotsa aurkitzen dute.

 

Gattiken-en ideia konplexuak ikus-entzunezko pieza bihurtzen ditugu, arreta bereganatzen dutenak, azalpenak modu argian ematen dituztenak eta memorian iltzatzen direnak. Logo bizidunetatik hasi eta infografia dinamikoetaraino, zure mezua nabarmentzen duen eduki bisuala sortzen dugu.

ZER DA MOTION GRAPHICa?

Motion graphics diseinu grafikoa, animazioa eta ikus-entzunezko narratiba uztartzen dituen diziplina da, elementu bakoitza – tipografiak, formak, koloreak, ikonoak – asmo batekin eta esanahi batekin mugitzen den ikus-entzunezko piezak sortzeko.


Ez da gauzak mugiaraztea soilik. Hobeto komunikatzea da gakoa: prozesu konplexuak azaltzea, datuak bistaratzea, marka-identitatea indartzea edo, besterik gabe, eduki estatikoz betetako mundu batean arreta erakartzea.


Gattiken-en ikusizko lengoaia hori menperatzen dugu, informatzen, konbentzitzen eta konektatzen duten lanak sortuz.

NON ERABILI OHI DA?

Motion graphics-a nonahi dago, nahiz eta sarri ez garen horretaz jabetzen:

Publizitatean eta brandingean

Logo animatuak, sare sozialetarako iragarkiak, bideo korporatiboetako goiburuak, mugimendudun identitate bisuala. Motion graphics-ak nortasuna eta dinamismoa ematen dizkio zure markari.

Eduki digitaletan eta Sare Sozialetan

Azalpen bideoetatik hasi eta Instagram, TikTok edo LinkedIn plataformetako bideoen grafikoetaraino. Eduki estatikoak baino 3 aldiz engagement gehiago sortzen du eduki bizidunak.

Motion graphics-a nonahi dago, nahiz eta sarri ez garen horretaz jabetzen:

3. BIDEOAK

Kanpaina bost bideoz osatua da; lau bideok, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuei egiten diete erreferentzia. Bosgarrena, aldiz, kanpainako bideo orokorra da. Elkarteak transmititu beharreko mezua eman zigun, eta mezu hori transmititzeko moduak planteatu genizkien, beti ere umoretik abiatuta. Behin zirriborroak aurkeztuta, elkartearekin zuzendu eta osatu genituen.

4. DIAPOSITIBAK

Bideoekin batera, zerbitzu bakoitza modu pausatuagoan aurkezten duten diapositibak sortu ditugu, Instagramen argitaratzeko helburuz. Zerbitzu bakoitzari, estetika eta estilo bereizi bat eman dizkiegu, kanpaina solte gisa ere funtziona dezaten.