Itxaron faborez, kargatzen ari da

AAren erabilera handituz doa iragarkietan

Post Image

IAB-k (Interactive Advertising Bureau) “2025 Digital Video Ad Spend & Strategy Full Report” txostenean argitaratu duenaren arabera, geroz eta gehiago dira iragarki bideoen ekoizpenean adimen artifiziala erabiltzen duten enpresak. tostenaren arabera %86k jada erabiltzen du edota etorkizun hurbil batean erabiltzeko asmoa du.

Zabalkunde hori kostuak murrizteko, ekoizpen-denborak azkartzeko eta edukiak pertsonalizatzeko aukerak handitzeko GenAIk ematen dituen erremintei zor zaio. Izan ere, egin dituzten aurreikuspenetan, 2026rako iragarkien %40 GenAI bidez sortuak edo egokituak izango dira. Egun, zifra hori %30ean dagoela estimatzen dute. AEBtako datuak dira hauek, baina kasu askotan, guean gerta daitekeenaren aurrekari gisa har genitzake, ez akaso zehatz mehatz, baina bai norabide moduan.

IABko zuzendari nagusi David Cohenen hitzetan:

“Iragarkien ekonomia eraldatzen ari da: ekoizpenaren kostuak jaisten direnez, aukera gehiago zabaltzen dira iragarkien alorrean. Sormenaren demokratizazioa fase zirraragarri batera pasatu da” .

Txostenak zehazten du enpresa txiki eta ertainak direla GenAI-ren aldeko apustua egin duten lehenak, beren eraginkortasunari esker marka handiagoekin lehiatzeko aukera ematen dielako.

  • CocaCola markak AA erabili zuen lehen iragarkia.
Aurr.
ALEPH: arauak aldatzera datorren tresna
Hurr.
‘Photo-to-Video’ funtzioa Gemini-n