Itxaron faborez, kargatzen ari da

‘Photo-to-Video’ funtzioa Gemini-n

Post Image

Aukera berri honek, argazki estatikoak 8 segundo iraungo duten bideo bihurtzeko aukera emango du, hau guztia soinuz hornitua eta Veo 3 sorkuntza erreminta indartsuaren bidez.

Erabiltze erraza da gainera; “Photo-to-Video” aukera hautatu, zure argazkia “hasierako frame” gisa igo eta nahi duzun mugimenduaren eta soinu-ingurunearen deskribapena idatzi—adibidez, “egunsentiko olatuak haizearen hotsarekin”—eta gero, Veo 3k hodeian prozesatu. Minutu bat edo biren buruan 720p-ko erresoluzioan deskargatzeko edo partekatzeko prest dagoen bideo-klip bat izango duzu.

Google-k argitu du bideo guztiek izango dutela ur-marka eta SynthID digital bat—marka aurreratuago bat erabilera arduratsua bermatzeko—, hala ere, teknologia honen errealismo handiagoak arau eta politika argiagoak eskatzen dituela azpimarratu du .

“Photo-to-Video” dagoeneko eskuragarri dago Gemini web bertsioan Pro eta Ultra harpidedunentzat mundu osoan, eta iragarri dutenez, laster iritsiko da iOS eta Android sistema mugikorretarako ere. Higgsfielden moduko erremintetan ere erabilgarri dago jada aukera hau.

IKUSI AZKAR BATEAN EGINDAKO PROBA HAU:

Aurr.
AAren erabilera handituz doa iragarkietan
Hurr.
Googlek mundu osora zabaldu du Veo 3 erreminta