Itxaron faborez, kargatzen ari da

Googlek mundu osora zabaldu du Veo 3 erreminta

Post Image

Mundu mailako jauzia

Maiatzean aurkeztu ondoren, Google-ek Veo 3 bideo-generazio modelo aurreratua mundu osora zabaldu du Gemini Pro harpidetzaren barruan. Aste honetan hasita, bazkideek egunean gehienez 3 klip sor ditzakete—8 segundo arteko iraupenarekin—testu-prompt bat erabilita Gemini aplikazio barruan .

Ezaugarri nagusiak

  • Bideoa soinuz hornitua: Veo 3ak mugimenduzko irudiak soilik ez, musika, efektu akustikoak eta ahotsak ere txertatzen ditu.
  • Zinema kalitatea: Milaka orduko metrajearekin entrenatutako sare multimodala baliatuz..
  • Estilo-modalitateak: “Zinema”, “Dokumentala” edo “3D animazioa” bezalako aurrez definitutako txantiloiek kolore-paleta, sakontasun-eremu eta editatze-tasa egokitzen dituzte automatikoki.

Gattikenek egin dituen probetan, esan beharra dago, Veo 3k oso ondo sortzen duela euskarazko edukia, nahiz eta kasu batzuetan, bideoak ahotsik gabe ateratzen dituen. Oraindik orain tarteka errepikatzen den arazoa da, eta Pro harpidetzan egunean 3 bideo soilik sortu ahal izateak lan dinamika mugatzen du. Gure kasuan ez dugu harpidetza zabalagoa eskuratu.

Veo 3k esparru berri bat zabaldu du Adimen Artifizial bidezko bideogintzan, eta oraindik fintzeko asko badu ere, (izan ere, kasu batzuetan ez dugu lortu erremintak guk nahi genuen hori egin zezan), ziur etorkizuneko bideak markatuko dituela.

Aurr.
‘Photo-to-Video’ funtzioa Gemini-n
Hurr.
RUNWAY eta bideojokoen iraultza