Itxaron faborez, kargatzen ari da

EROSITASUNA - AMARI

Durangoko Dendak Bai merkatari elkartearentzako EROSITASUNA izeneko kanpaina sortu dugu. Kanpainaren ardatza, merkatari elkarteak erosleei herrian erosteko ematen dizkien erraztasunak dira, jada sortua duten AMARI izeneko laguntzaile birtual batean pertsonifikatuta. Adimen Artifizialaren laguntzaz, abatare birtualean oinarrituriko pertsonaia sortu dugu, sortuko ditugun euskarri edo baliabide desberdinetan erabiltzeko asmoz.

1. PERTSONAIA SORTZEA

Lehen pausua, pertsonaiaren avatarretik, pertsona erreal bat sortzea izan da. Horretarako, Nano Banana Pro, Higgsfield eta Midjourney erremintak erabili genituen, zeinek emaitza hobea eman.

Bost bideoko kanpaina izan da Dendak Bairentzat egin duguna; erosketak errazago eta erosoago egiteko eskaintzen dituzten zerbitzu bakoitzeko bideo bana, eta kanpainaren bideo orokor bat.

2. IRUDI OROKORRA

Irudi nagusiak bi helburu nagusi zituen. Bata, kanpainaren lelo nagusia [EROSITASUNA] eta pertsonaia aurkeztea. Bestea, zerbitzu nagusiak zerrendatzea.

3. BIDEOAK

Kanpaina bost bideoz osatua da; lau bideok, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuei egiten diete erreferentzia. Bosgarrena, aldiz, kanpainako bideo orokorra da. Elkarteak transmititu beharreko mezua eman zigun, eta mezu hori transmititzeko moduak planteatu genizkien, beti ere umoretik abiatuta. Behin zirriborroak aurkeztuta, elkartearekin zuzendu eta osatu genituen.

4. DIAPOSITIBAK

Bideoekin batera, zerbitzu bakoitza modu pausatuagoan aurkezten duten diapositibak sortu ditugu, Instagramen argitaratzeko helburuz. Zerbitzu bakoitzari, estetika eta estilo bereizi bat eman dizkiegu, kanpaina solte gisa ere funtziona dezaten.

Hurrengo Proiektua