Itxaron faborez, kargatzen ari da

HOBEKI ELKARTEA

Hobeki hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen elkartea da. 15 Udalek osatzen dute egun eta proiektuaren hasieratik bidelagun izan gara. Marka irudia sortu genien, baita webgunea ere. Hainbat bideo ekoiztu ditugu haientzako eta azken urteetan, streaming zerbitzua ere eskaintzen diegu urtero antolatzen dituzten jardunaldietan, zuzeneko errealizazioarekin jardunaldien aukerak biderkatuz.


Data

2018tik

ZERBITZUA

Diseinu grafikoa, web, ikus-entzunezkoak


[ Ezagutu proiektua ]

MARKA IRUDIA

HOBEKI elkartearen irudia, izenaren lehen hizkiarekin sortu genuen, hizki hau birziklatze sinbolo batekin uztartuz.

KOLOREAK

Bi berde tonu aukeratu genituen marka irudia janzteko, PANTONE 378 EC eta PANTONE 382 EC. Berdea naturari egozten zaion kolorea baita, eta birziklapena naturaren babesean garatzen den ekintza baita.

ZERBITZUAK

WEBGUNEA
Elkartearen webgunea sortu dugu. Bertan, herri desberdinek aurrera daramatzaten jasangarritasun programa desberdinen berri emateaz gain, izen-emate bidezko online formazio ikastaroak ere eskaini ditugu.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
Hainbat bideo sortu ditugu elkartearentzat, hala nola, dekalogoaren aurkezpen bideoak.
STREAMING ZERBITZUAK
Elkarteak urtero antolatzen dituen topaketetan STREAMING zerbitzua eskaini ohi diegu. Honen bidez, eta ZUZENEKO ERREALIZAZIOArekin, herrialde desberdinetan eta herri desberdinetan dauden pertsonen arteko topaketa digital zein ffisikoa elikatu ahal izan dugu.
DISEINU GRAFIKOA
Elkartearen beharren araberako euskarri fisiko zein digital desberdinak sortu ditugu.

Hurrengo Proiektua