Itxaron faborez, kargatzen ari da

Kantu Afaria

2024an Urretxuko Kantu Afariak 30 urte bete zituen. Data berezi hori ospatu, eta atzera begiratzeko asmoz, antolatzaileek dokumental bat egitea proposatu ziguten. Bertan, Urretxuko ekimen eder honen historia jasotzeaz gain, Kantagintza herrikoiak Euskal Herrian izan duen bilakaera eta garrantziaz hausnartzeko aukera izan genuen.


Data

2024

Zer

Dokumentala


Kantatzen duen herria

30 urteko ibilbidea ezin konta daiteke Urretxura soilik begiratuz. Hori dela eta, Gontzal Mendibil eta Erramun Martikorena ere elkarrizketatu genituen, euskal kantagintza herrikoiak izan duen bilakaeraz jakin asmoz.

EDUKIAZ

Urretxuko Kantu Afarian antolatzen, aurkezten, kantatzen edo parte hartzen aritu diren pertsonak elkarrizketatu ditugu lan honetan, belaunaldi desberdinetako herritarrak, eta besteak beste, ekimenaz beraz, kantagintzak komunitatearen sorkuntzan duen balioaz edota garai berrietan eman diren aldaketez hitz egiteko aukera izan dugu haiekin.

Ikusi Dokumentala

Hurrengo Proiektua