Itxaron faborez, kargatzen ari da

RUNWAY eta bideojokoen iraultza

Post Image



Runway plataforma ezagunak urrats bat gehiago eman du adimen artifizialaren aldeko apustuan: irudi edo testu batetik abiatuta edonori bideojokoak sortzeko aukera emango dion funtzionalitate bat merkaturatuko duela iragarri du. Cristobal Valenzuela Runwayko CEOaren arabera, erreminta berri honek “jokoen garapena demokratizatu nahi du, sorkuntza interaktiboa programazioaren beharrik gabe eskuratuz”.

Runway Game Worlds Runwayk ingurune interaktiboen sorrera harago eramateko egin duen apustu berria da: jada ez da soilik irudiak animatzea edo bideoak sortzea: adimen artifizialaren laguntzarekin mundu jokagarri osoak diseinatzea da. Testu-prompt sinple baten bidez eta, aukeran, irudiak edo 3D ereduak igota, plataforma gai da segundo gutxi batzuetan joko-mailak, -pertsonaiak eta -mekanikak zirriborratzeko. Emaitza nabigatzailetik eskura daitekeen prototipo bat da. Bertan, sortutako ingurunea esploratu, probak egin eta aldaketak egin daitezke, unean bertan, hala estilo grafikoak, nola argiztapena edo NPCen portaerak bezalako parametroak. Malgutasun horrek diseinatzaile eta narratzaileei oztopo teknikorik gabe esperimentatzea errazten die, garapen interaktiborako sarbidea demokratizatuz.


Oraindik orain ez dakigu noiz izango den erreminta berria erabiltzaile guztien eskura, baina gauzak hartzen ari diren abiadura ikusita, sinesgarria litzateke 2025 urtea amaitu aurretik izatea…

Aurr.
Googlek mundu osora zabaldu du Veo 3 erreminta
Hurr.
Adobe Firefly mugikorrean