Bere(i)zi egiten zaituena
zaintzen dugu
Marka bakoitzak ezaugarri propioak ditu, tonu propioa, munduari begiratzeko modu propio bat, beste inork ez duena. Gure lana, berezi egiten zaituen hori identifikatzea, babestea eta ikus-entzunezko istorio batean bihurtzea da. Arrakasta duen lan baen xedea ez baita soilik komunikatzea: Nor zaren islatzea da.
Zerk egiten zaitu berezi? โ2026an eskuz idazten jarraitzen dugu
Geroz eta gehiago dira adimen artifizialak pentsaturiko estrategia eta edukiak sarean. Gattikenen argi dugu Adimen Artifiziala erreminta bat dela, baina ezin duela sormen lana ordezkatu. Horregatik,. bezero bakoitzarekin modu pertsonalean egiten dugu lan; berarentzat egokien diren edukiak pentsatuz eta sortuz. Garrantzitsua den hori guk geuk egiten dugu.
Adituak gara markak emozioak sortzen dituzten istorio bihurtzen
Estrategia narratiboa, sormen sentsibilitatea eta aparteko produkzioa batzen ditugu, zure audientziarengana iritsiko diren lanak sortzeko.
Helburu bat duen narratiba
Istorio bakoitza estrategia argi batetik sortzen da: zure marka ulertzen dugu, zure audientzia, eta baita zein emozio sortu nahi dugun ere.
Lotura emozionala
Ez dugu nahi arreta deitu soilik; bihotza harrapatu nahi dugu. Jendearen oroimenean txertatzen diren istorioak sortzen ditugu, erreala den zerbait sentiarazten diegulako.
Proiektu pertsonalizatuak
Ez ditugu formulak errepikatzen. Zure markaren berezitasunaren beharretara egokitutako sormen proposamenak eskaintzen ditugu.
Gertutasuna
Ideiaren sormen prozesutik hasi eta azken entregaraino bidelagun izango gaituzu, komunikazio argi eta zuzen baten bidez, eta benetan inplikatzen den ln talde baten eskutik.
Eskuz egina, ez katean
Pieza bakoitza eskuz egina da, ez plantilla edo automatismoen bidez. Denbora, ogibidea eta burua erabiltzen ditugu pausu bakoitzean.
Ikusten diren emaitzak
Istorio bakoitza erakargarria izan dadin eta bezeroen negozioa biderkatu dezan lan egiten dugu. Emozioa bidea da; hazkundea helburua.
Munduak katean ekoizten du. Guk bere(i)zi egiten dugu.
Bada edukia masan sortzen duenik; errepikatu egiten diren plantillak, baterako zein besterako balio duten bideoak. Hori ez da gure bidea eta ez litzateke ere zure markarena izan behar.
Ikus-entzunezko ekoizpen osoa
Ideiatik hasi eta azken entregaraino: zure marka edo istorioa hurrengo mailara eramateko guztia dugu.
Grabaketak
Bideo ekoizpen profesionala, puntako kamera, soinu eta argiztapen ekipamentuaz eta zuzendaritza adituarekin.
Motion Graphic
Mugimendudun animazio eta grafikoak, ideia konplexuak ikus-mezu indartsuetan bihurtzeko.
Dokumentalak
Istorio errealak narratiba indartsu batekin kontatuak, zine mailako kalitatearekin eta giza sentsibilitatearekin.
Publizitatea
Ikus-entzunezko Spotak eta kanpainak, zure audientziarekin konexioa eta emozioak sortzen dituztenak, eta negozio bolumena hazten dutenak.
Sare sozialetarako edukia
Reelak, TikTokak, shorts-ak eta plataforma bakoitzera egokitutako piezak, lehen segundutik arreta erakartzeko pentsatuak.
Gidoi pertsonalizatuak
Gidoi bakoitza hutsetik idazten dugu, zure markaren ahotsera, transmititu nahi duzun mezura eta proiektatu nahi duzun emoziora egokituta.
Drona
Titulu ofizialdun dron pilotuak, zine mailako aire irudiak lortuko dizkizutenak, zure irstorioari beste perspektiba bat gehituz.
Adimen Artifiziala
Adituak gara Adimen Artifizialaren erabileran, baina beti erreminta gisa istorioa, perspektiba eta bihotza pertsonek jartzen ditugu..
Bezeroak erakartzen dituzten istorioak, zure negozioa biderkatzen dutenak
Ikus-entzunezko pieza bat ez da adornu bat: kurositatea bezeroetan bihurtzen duen erreminta indartsu bat da, beeroak enbaxadoretan bihurtzen dituena, eta zure marka, zure sektoreko erreferente batean.
Erakarri benetako bezeroak
Scrolla geldiarazten duen edukia, desira sortzen duena, eta interesa galderetan bihurtzen duena, baita erreserba edo salmenta konkretuetan ere.
Biderkatu zure marka
Partekatzen eta aipatu egiten diren piezak, zure negozioa ikuslearen gogoan iltzatzen dutenak.
Hazi zure negozioa
Erreprodukzioak bezeroetan bihurtzen ditugu; ondo kontaturiko istorio bakoitzak inbertsioa negozio bihurtzen du.
Bihotzez kontaturiko istorio bat ez da marketing gastu bat. Zure negozioa biderkatzen duen hauspoa da.
Zure markak kontatzea merezi duen istorio bat du
Bihur dezagun zure markaren esentzia audientziak sentitu nahi duen ikus-entzunezko narratiba horretan.
Hitz egin dezagun โZein da zure proiektua?
Bete galdetegia eta zurekin harremanetan jarriko gara.